Txikerra ISB 37 - 66 Easo 2001 Begitek
Acta
Cronica [www.easosb.com Jon Beristain]
Partidu txarra eta arraroa ere bai. Goizez partidua berriro eta despiste ugari. Partidua hasi eta nahi gabe Azpeitiko entrenatzaileakbostekoa ematerako garaian nahastu ondoren... emaitza 0-17. Bigarren laurdenean Azpietiarrak partiduan sartzea zuten helburu baina erritmoz kanpo ibili ziren. Guk ordea, lasai jokatzen, ezer asko egin gabe atsedenaldira 11-37 iritsi ginen.
Bigarren zatian Iraurgik zona press bat zelairatu zuen, zailtasunak sortu zizkigun hasieran. Badakigu defentsa mota hauen aurka nola jokatu behar degun baina igandean ez genuen ezer egiteko gogorik izan. Estatiko egoeretan ere gure prezipitazioak ez zigun uzten 3 pase jarraian ematen. Defentsa arloan, falta gehiegi jarraitzen ditugu egiten eskuak sartzeagatik. Kanasta trukaketa izan zen bigarren zati osoa. Emaitza +29.
Argi dagoena da Bidebietako bueltako partidua beste gauza OSO desberdina izango dela. Erne beraz!!
Fotos

No hay comentarios:
Publicar un comentario