8 de Marzo de 2015 10:00 AM Polideportivo de Altza
Askatuak Urdin50 - 56 Easo 2001 Begitek
Acta
Cronica [www.easosb.com - Jon Beristain]
Hasteko, eskerrak eman nahi nizkioke Enekori igandeko partiduan taldea zuzendu izanagatik.
Partidu zaila parean eta mentalitate okerrakin aurkeztu ginen. Gauzak okertzen direnean, buelta eman behar zaionean eta erreakzio bat aurkitu behar denean... izutu eta izkutatu beharrean pauso bat aurrera eman behar da. Partiduan gauzak itsusi jartzen direnean defentsan estutu egin behar degu eta erasoan erresposabilitiatea hartzeko prest egon behar gara. Igandeko partiduan, naiz eta partidua 0-7 partzialarekin hasi... ez ginen partiduan sartutak. Askatuak gogotxu eta gu beheranzko dinamika batean atsedenaldira iritsi ginen, 30-29 zelarik. Hirugarren laurdenena hasi eta Eneko konturatu zen Askatuak-eko entrenatzaileak ezin zuela beraien 18garren jokalaria hirugarren aldiz jarraian zelairatu (arauak horrela dio). Arbitroak arrazoia eman eta partidua galduta emango ziotela esan... baina haien entrenatzaileak jokalaria zelaian mantentzea erabaki zuen. Ulertezinean berriro ere, aurrera jarraitzea erabaki genuen. 2-15 partzialarekin eratzun genuen. Azkeneko laurdenean eta 2 min amaitzeko, Askatuak azkeneko bultzada batekin markagailua parekatzea lortu zuen 50-50. Orduan, Aitor Angiozar taldearen lidergoa hartu zuen eta taldetik tira egin zuen partidua irabazteko (hau bera egiteko beste 9 zeuden partiduan).
Datorren larunbatean TAKE-ren bisita jasoko dugu bidebietan. Aurreko jardunaldian Azpeitiari +27-gatik irabazi ondoren, partidu gogorra izango dela esango nuke dudarik gabe. Ea larunbaterako txipa aldatzea lortzen degun.
Hemendik Aitor zoriondu ere, Euskadiko Selekzioa hortxe duzu egin duzun lanaren opari gisa. Segi lanean!!